Gizartea -

Zientzia

CIC Biogunek minbizia hobeto ikertzeko produktu bat patentatu du AEBen

Hain zuzen ere, proteinen degradazioan parte hartzen duten molekulak atzematea ahalbidetzen du produktuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIC Biogune euskal laborategiak minbiziaren, Alzheimerraren, Parkinsonaren eta beste hainbat gaixotasunaren aurkako sendagaiak egitea ahalbidetuko duen produktu bat patentatu du AEBen.

Hain zuzen ere, proteinen degradazioan parte hartzen duten molekulak atzematea ahalbidetzen du produktuak.

Zelulen barruan zeregina bukatu duten proteinen suntsipen prozesua aldatu egiten denean eta egoki gauzatzen ez denean sortzen dira aipatu gaixotasunak.

"Tubes" izeneko produktuak atzeman egiten ditu ubikuitina duten proteinak, hau da, beste proteinak markatzen dituzten proteinak, suntsiketa prozesua egin ahal izateko.

Horrela, "interes terapeutikoa" duten proteinak identifikatu daitezke, horien degradazio prozesua aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia albisteak