Gizartea -

Garraio publikoa

Garraioko txartel bakarra Bilboko tranbian erabiltzen hasi dira

Bestalde, Bizkaiko Barik eta Gipuzkoako Mugi txartelen probak hasiko dira Gasteizko tranbian zein Dbus hiri autobusetan 2014. urtea baino lehen.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Txartel bakarra laster Euskadiko garraio publiko guztietan egongo da

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek eta garraioko euskal agintaritzek (Euskadiko Garraio Agintaritza, Gipuzkoako Garraio Agintaritza, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Arabako Bat Txartelaren erakunde kudeatzailea) Euskadiko Txartel Bakarraren proiektuko beste urrats bat aurkeztu dute gaur Bilbon: Arabako Bat eta Gipuzkoako Mugi txartelak Bilboko tranbia zerbitzuetan erabiltzen hasteko aukera.

San Mameseko nasetan egin dute agerraldia Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordeak, Izaskun Iriarte Lurralde Politikako sailburuordeak, Itziar Garamendi eta Larraitz Ugarte foru diputatuak, Manuel Tejada Bizkaiko Garraio Partzuergoaren zuzendariak eta Bilboko Udaleko zein Euskadiko Garraio Agintaritzako ordezkariek.

Proba pilotuaren bidez, txartel bakoitzaren berezko lurraldetik kanpo erabiltzeko aukerari dagokionez zeuden arazo zehatzak konpondu dira, besteak beste, txartelen diru poltsa kargatzea, bidaia balioztatzea, saldoaren kontsulta eta bestelako funtzioak.

Alderdi teknologikoari dagokionez, beharrezko doikuntza guztiak egin dituzte azken hilabeteetan proiektu pilotua hasi ahal izateko. Horrez gain, Bizkaiko Barik eta Gipuzkoako Mugi txartelen probak hasiko dira Gasteizko tranbian zein Dbus hiri autobusetan 2014. urtea baino lehen.

Eusko Jaurlaritza da ekimenaren buru, eta herritarrek Bat, Barik eta Mugi txartelak EAEko hiru lurraldeetan erabili ahal izateko oinarria ezarriko du.

Modu honetan, lehen aplikazio teknikoen azken probak hasi dituzte gaur Bilbon edozein txartel erabili ahal izateko Bilboko zein Gasteizko tranbian. Lehen fasean, Bat eta Mugi txartelen funtzionamendua probatuko da Bilbon, eta ondoren, 2014 bukatu aurretik, Barik eta Mugi txartelena Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostiako azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko tranbia Garraio komuna gaur Donostiabus azken ordukoa Bilboko tranbia albisteak gaur Gizartea albisteak