Gizartea -

Irteera operazioa

Zirkulazioa normaltasunera itzuli da Armiñonen, auto ilaren ostean

AP-8,  AP-1 eta N-622 errepideetan ere, Gipuzkoan eta Araban,  ibilgailuen joan-etorria handia da, baina, oraingoz, ez da aparteko pilaketarik.

Auto-ilarak, Armiñonen
Auto-ilarak, Armiñonen
Sei kilometroko auto-ilarak Armiñonen

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei kilometroko auto ilarak sortu dira A-1 autobidean, Armiñon parean, Burgosko noranzkoan, baina une honetan ez dago auto pilaketarik.

AP-8,  AP-1 eta N-622 errepideetan ere, Gipuzkoan eta Araban, ibilgailuen joan-etorria handia da, baina, oraingoz, ez dago pilaketarik. Europatik Espainia hegoaldera edota Portugalera doazen milaka eta milaka auto ari dira egunotan euskal errepide sarea zeharkatzen.

Atzokoaren aldean, beraz, gaurkoa egun lasaia ari da izaten. Atzo auto-ilara luzeak egon ziren euskal errepide sareko hainbat lekutan. Asteazken arratsaldean, San Inazio bezperan, abiatu zen irteera operazioa EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa A-8 autobideko istripuak gaur Bidaia albisteak 2024 Auto-ilarak AP-1ean Añanako Kuadrilla