Gizartea -

Abuztuaren 1etik

Durangoko anbulatorioa 17:00etan ixten ari direla salatu du CCOOk

Ordu horretatik aurrera, gaixoak herriko EAGn ari dira artatzen, Etengabeko Arretako Guneko Larrialdeetako Zerbitzuan.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko anbulatorioa abuztuaren 1etik 17:00etan ixten ari direla salatu du CCOO sindikatuak; hortaz, zentralaren esanetan, gaixoak herriko EAGn ari dira artatzen, Etengabeko Arretako Guneko Larrialdeetako Zerbitzuan.

CCOOk kritikatu du Osakidetzak ez duela aurreikusi lantaldearentzako laguntzarik: "Denbora luzea daramagu salatzen larrialdietako langileriak Durangon dituen baldintza minimoak, baina osasun-administrazioak ez du ezer egiten, horren inguruan".

Informazioa prentsan

CCOOk nabarmendu du Osasun Sailak prentsan anbulatorioak bere betiko zerbitzua eta ordutegiekin jarraituko zuela udaran, eta, ondorioz, zentroa 20:00etara arte egongo zela zabalik.

Hala ere, sindikatuak esan du informazio horrek ez duela bat egiten Durangoko Bezeroarentzako Arreta Gunean dauden kartelekin; izan ere, kartel horietan itxiera 17:00etan dela dago jakinarazita, eta EAG zerbitzua dagoela eskuragarri ere aipatzen dute bertan.

Itxiera horrek Durangoko EAGko langileen egoera larriagotzen duela esan dute CCOOtik, herritarrentzako osasun-zerbitzuen gaiztotzea: "Justifikazio bakarra aurrekontua da, osasun-zerbitzu publikoen murrizketa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea