Gizartea -
Denboraleen kalteak
Zurriolako kai-muturra abuztuaren 19rako konponduta egon daiteke
Orain arte 30 tonako 10.000 tona bloke jarri dituzte kai-muturrean, eta dagoeneko bertan ziren 2.500 tona berreskuratu dituzte.
Erredakzioa
Donostiako Zurriola hondartzaren morrua konpontzeko lanak abuztuaren 19an amaitu daitezke, Gobernuko Azpiordezkaritza gaur jakitera eman duenez. Urte hasierako denboraleek kalte handiak eragin zituzten azpiegituran.
130 metrotan konponketak aurreikusi zituen proiektuak; izan ere, 40 metrotan kalte handiak zituen egiturak. Obrak bi milioi euroko aurrekontua du.
Abuztuaren 1ean, morruaren 77 metro konponduta zeuden, kalte handienak zituzten 40 metroak barne.
Orain arte 30 tonako 10.000 tona bloke jarri dituzte kai-muturrean, eta dagoeneko bertan ziren 2.500 tona berreskuratu dituzte.
Behin lanak bukatuta, pasealekua konponduko dute. Irailaren 10erako pasealekua prest izatea espero dute.
Salamanka Pasealekua
Bestalde, Salamanka Pasealekuan 4,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute eta lanak irailera arte luzatuko dira; izan ere, 15.000 tona nasa baino gehiago jarri behar dituzte bertan.