Gizartea -
Bizkaia
Lau auto erre dituzte goizaldean Muskizen
Ibilgailuak erabat kiskalita geratu dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta ez du hipotesirik baztertu.
Erredakzioa
Lau ibilgailu erabat kiskali dira gaur, larunbata, goizaldean, Bizkaian, Muskiz herrian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Gertaera aipatutako herriko San Julian auzoan jazo da, 06:20 inguruan.
Ertzaintza gertatutako ikertzen ari da uneotan eta, polizia-iturrien arabera, ez dute inolako hipotesirik baztertu, egilearen inguruan ezta arrazoien inguruan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea