Gizartea -

Inmigrazioa

Etorkinez betetako bi ontzi antzeman dituzte Granada eta Almerian

Lehen ontziak 21 etorkin zeramatzan, eta Almeriako portura iritsi da. Bigarrena, berriz, Granadatik 50 miliatara aurkitu dute, ia hondoraturik.

Bi ontzi antzeman dituzte ordu gutxitan. Argazkia: efe
Bi ontzi antzeman dituzte ordu gutxitan.
Bi ontzi antzeman dituzte ordu gutxitan. Argazkia: efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Almeriako Mojacar herriaren ekialdean 21 etorkinez betetako ontzi bat antzeman dute, eta Almeriako portura eraman dituzte arratsaldeko 20:00erako. Etorkin horien artean 17 urteko gazte bat artatu behar izan dute osasun arazoak zirela eta.

Itsas Salbamenduko iturriek azaldu dute adingabekoak ez duela konorterik galdu, hala ere, bularreko mina eta diabetea zeukala ondorioztatu dute, beraz helikopteroz eraman dute hiriko aireportura arte.

Erdi hondoratutako ontzia Motrilen

Beste aldetik, 19 etorkinez osatuta zegoen beste ontzi bat antzeman dute urte gutxiko hiru umerekin eta sei emakumerekin. Granadatik 50 milia ingurura aurkitu dute ontzia, erdi hondoraturik, zulo baten ondorioz. Etorkinak Itsas Salbamenduko ‘Salvamar Hamal’ ontzira eraman dituzte 20:30ak aldera, iturri berberek azaldu dutenez.

Ordu batzuk lehenago eman dute ontziarekin, Itsas Salbamenduko SASEMAR 101 hegazkinak aurkitu dituenean. Bertan zihoazenak osasunez ondo daudela argitu dute, eta Motrileko portura eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea