Gizartea -
Jakartan
Bilbok Indonesiako hirigintza kongresu batean parte hartuko du
Ibon Areso Bilboko alkateak eztabaida-leku horretan parte hartuko du abuztuaren 11n. Konferentzia bat eskainiko du "Gobernatzeko moduak eta berrikuntzak gure hirietan" titulupean.
Erredakzioa
Bilbok gonbidatutako hiri bezala hartuko du parte hirigintzaren inguruan aritzen den EAROPH Nazioarteko Kongresuaren XXIV. edizioan. Abuztuaren 10etik 13ra bitartean izango da Indonesiako hiriburuan, Jakartan, eta bertara Ibon Areso alkatea hurbilduko da, Bilboko alkate denetik atzerrira egingo duen lehen bidaia izanik.
Ekimena EAROPH Indonesiak bultzatu du, Asiako, Australiako eta Pazifikoko bizigarritasuna, sostengarritasuna eta bizi kalitatea hobetzea helburu duen erakundeak. Biltzarrean politika eta erakundeen munduko 400 ordezkari inguru bilduko dira profesionalekin batera, eta hirien etorkizunari eta momentuan momentuko erronkei helduko diete.
Ibon Areso Bilboko alkateak eztabaida-leku horretan parte hartuko du abuztuaren 11n. Konferentzia bat eskainiko du “Gobernatzeko moduak eta berrikuntzak gure hirietan” titulupean.
Aresoren lehen bidaia atzerrian
Bizkaiko hiriburuko alkateak Bilbok azken urteetan bizi izan duen birsorkuntza izango du helduleku bere hitzaldian.
Kulturaren eta ondasunaren aldeko apustua, mugikortasunarekin konpromisoa, eta ekonomia inteligentea bezalako sektore berrientzako sostengua izango ditu izpide. Bilboko Udalak azaldu du Ibon Areso alkatearen atzerriko lehen bidaia izango dela hurrengo egunetan egingo duena. Zentzu horretan, Jakarta “Bilboko nazioarteko marka bultzatzeko inguru aproposa” dela ziurtatu du.