Gizartea -

Polizia operazioa

72 lagun atxilotu dituzte, albaniarrekin trafikatzea egotzita

Poliziak ohar bidez azaldu duenez, albaniar gehienak 500 eta 4.000 euro artean ordaindu ostean sartzen zituzten Erresuma Batuan, dokumentu faltsuak erabiliz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 72 pertsona atxilotu ditu, herritar albaniarrekin trafikatzen zuen sarea desegiteko operazioan. Herritar gehienak Erresuma Batuan sartzen zituzten, eta Poliziak guztira 180 biktima identifikatu ditu, tartean 14 adingabe.

Poliziak ohar baten bidez azaldu duenez, albaniar gehienak 500 eta 4.000 euro artean ordaindu ostean sartzen zituzten Erresuma Batuan, dokumentu faltsuak erabiliz.

Operazio horretan 72 pertsona atxilotu ditu Poliziak; tartean, Albania, Italia eta Greziatik sarea zuzentzen zuten pertsonei Espainian babesa ematen zieten kideak.

Orain urtebete abiatu zuten ikerketa, eta dagoeneko 180 biktima identifikatu dituzte. Hala ere, kopuru horrek gora egingo duela uste du Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea