Gizartea -

Osasuna

Euskaldunek Estatu osoan erabiliko dute errezeta elektronikoa

Eusko Jaurlaritzak, Osasun Ministerioak eta Red.es erakunde publikoak laster sinatuko duten hitzarmen batek ahalbidetuko du.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldunek gainerako autonomia erkidegoetan ere lortu ahal izango dituzte euren osasun txartelen bidez era elektronikoan emandako errezetak. Horrela ahalbidetuko du Eusko Jaurlaritzak, Osasun Ministerioak eta Red.es erakunde publikoak laster sinatuko duten hitzarmen batek.

Osasun Sailak astelehen honetan jakinarazi du hiru erakunde horiek sinatuko dutela aipatutako hitzarmena. Euskadik eta Osasun Nazio Zerbitzuak informazioa eta erabiltzaileen datuak trukatu ahal izango dituzte.

Izan ere, uda honetan, EAEko herritar batek, beste autonomia erkidego batera joatekotan, errezeta paperean eraman beharko du, farmazia batean erosi ahal izateko.

Indarrean sartu ostean, aldaketa informatikoak prest daudenean, ez da beharrezkoa izango errezeta paperean eramatea. EAEko osasun txartela erakutsiz, nahikoa izango da.

Historia Klinikoa Digital sistemaren zabaltzea

Hitzarmen berriarekin, hortaz, errezeta elektronikoa Osasun Nazio Sistema osoan egongo da eskuragarri; halaber, Historia Klinikoa Digital sistemaren zabaltzea ere gauzatuko da. Oso aurreratuta dago sistema horren zabaltzea.

Horren ondorioz, euskaldun bat beste erkidego bateko ospitale batean artatu behar izatekotan, medikuak bere historia kliniko osoa izango du bere esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza