Gizartea -
Valentzian
Gazte bat atxilotu dute bere anaiei sexu-gehiegikeriak egiteagatik
Valentzian atxilotutakoak 22 urte ditu; gainera, operazioan, beste bi gizonezko atxilotu dituzte. Hirurak artxibo pedofiloak partekatzen dituen talde bateko kide dira.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 22 urteko gazte bat atxilotu du Valentzian bere 7 urteko anaiei sexu-gehiegikeriak egitea, eta haur pornografia izan eta Sarean zabaltzea leporatuta; operazioan bi gizon ere atxilotu dituzte.
Polizia Nazionaleko Zuzendaritza Nagusiak ohar baten bidez zabaldu duenez, beste bi atxilotuak Madrilen eta Ciudad Realen bizi dira.
Agenteek egindako miaketetan, ikertzaileek lau disko gogor, bost telefono mugikor, txartelentzako egokitzaile bat, eta gutxienez 100 adin txikikoen izenak jasotzen dituen liburuxka beltz bat. Bertan, nerabeek eta gaztetxoek erabili ohi duten sare sozial bateko izenak ageri dira, alegia, atxilotuak jarduten ziren sarean.
Eurek "Kluba" deitutako talde bateko kide ziren; "klubean" artxibo pedofiloak partekatu eta taldeko kide berriak hezten zituzten, segurtasunean, hankasartzerik ez egiteko, topatu ez zitzaten.
Atzemandako materialean, besteak beste, atxilotuetako baten etxean egindako materiala topatu dute; amarekin bizi den 53 urteko gizona, Ciudad Real probintziakoa, eta orain materialaren edukia aztertzen ari dira agertzen diren adin txikikoak identifikatu ahal izateko.
Oharrak jasotzen duenez, gazte baten ama bat konturatu zen zenbait erabiltzaile bere semearekin harremanetan jarri zirela, eta sexu kutsua zuten eskakizunak eta galderak egiten zizkiotela, gaztea beldurtzeraino.
Poliziak abiarazitako ikerketaren ondorioz, agenteek gaizkileen taldea, "kluba", topatu zuten; antza denez, 2009tik ari dira talde horretan horren moduko materiala partekatzen.