Gizartea -

Salamancan

Polizia nazional bat atxilotu dute bere kidea tiroz hiltzea egotzita

21 urteko gazte bati bi tiro botatzea leporatu diote, Hortaleza auzo madrildarrean, aurreko ostegunean bien arteko eztabaida bero baten ostean.

Hilketa gertatu zen taberna, Hortalezan, Madrilen. Irudia: Efe
Hilketa gertatu zen taberna, Hortalezan, Madrilen. Irudia: Efe
Hilketa gertatu zen taberna, Hortalezan, Madrilen. Irudia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko ostegunean Hortaleza Madrileko auzoan dagoen Villa Rosa tabernan bere kidea tiroz hiltzea leporatu dioten polizia nazionala gaur, larunbata, atxilotu dute Salamancan, bi egunez desagertuta izan ostean, Polizia Nazionaleko Buruzagitzako iturriek zabaldu dutenez.

Atxiloketa 15:00ak aldera egin du Madrileko Giza Hilketen Taldeak, Salamancako Polizia Nazionalarekin elkarlanean. Momentuz ez dute zehaztu zelan burutu duten atxiloketa. Datozen orduetan, epailearen esku utziko dute.

Polizia Nazionala Cristian C.M. agentearen bila ari zen, Hortaleza auzoan duen tabernan bere kidea hil zuelakoan, aurreko ostegunean. Antza denez, ihes egindako poliziak kafetegi bat erosi zuen orain dela aste batzuk biktimarekin erdibana; biktima 'El Coletas' ezizenaz ezagutzen zuten eta udaltzaingo baten semea zen.

Poliziak atzo eman zuen bilatzeko eta atxilotzeko agindua, eta poliziak arma soinean eraman zezakeela ohartarazi zuen. Deskripzioaren arabera, 1,75 metroko gizasemea da, 60 kilokoa, argala eta itxura eskasekoa.

Taberna baten kide

Ivan M.L. 21 urteko gaztearen gorpua 20:00ak aldera topatu zuten tabernan, Mota del Cuervo kaleko 19. zenbakiaren parean. Auzokideak harrituta geratu ziren, hain berandu izanda, tabernak itxita jarraitzen zuela ikustean, eta horietako bat barrura sartu zen, atea erdi zabalik zegoela aprobetxatuta.

Tabernaren barruan, lurrean etzanda, gaztea aurkitu zuten, sabelean bi tirok egindako zauriak zituela. Samur-Babes Zibileko kideek, behin bertaratuta, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin eta, egindako kalkuluen arabera, hilda ordu gutxi zeramatzan.

Epaitegiko Poliziako Probintzia Brigadako Giza Hilketen IV Taldeak eta Polizia Zientifikoak ikerketa abiarazi zuten, eta lehenengo momentutik biktimaren kidea hartu zuten susmagarri nagusitzat. Hori dela

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea