Gizartea -
Gertaera
Bizkaia Zubiko ontzitxoaren aurka jo zuen atzo itsasontzi batek
Turistak zihoazen bertan, eta ez zen inor zauritu. Ontziak kalteak jasan zituen, baina talka egin eta minutu gutxira berriro martxan jarri zen.
Erredakzioa
Jolas-ontzi batek Portugalete eta Getxo lotzen dituen Bizkaia Zubiko ontzitxoaren aurka talka egin zuen atzo, baina ez zen inor zauritu, Ertzaintzak zabaldu duenez.
Gertakaria 21:30 inguruan izan zen. Turistak zeramatzan ontziak zubiko ontzitxoaren aurka egin zuen talka, Portugalete aldera zihoala.
Bidaiariek tentsio uneak bizi izan zituzten arren, ez zen inor zauritu. Ontziak kalteak izan zituen, eta minutu batzuetan geldirik egon zen, baina handik gutxira normaltasunez ekin zion berriro bere bideari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea