Gizartea -
EHUko Uda Ikastaroak
Suizidioa pederastentzat irtenbide etikoa izan daiteke, Urraren ustez
Javier Urra psikologoaren aburuz suizidioa izan daiteke bortxatzaile eta pederastentzat irtenbide etikoa.
Erredakzioa
Behin justiziarekin bete beharrekoak beteta, 'suizidioa, pederasta eta bortxatzaileentzat, irtenbide etikoa izan' daitekeela uste du Javier Urra psikologoak. Horrela adierazi du komunikabideen aurrean EHUko Udako Ikastaroen baitan gaur egin den aurkezpenean.
"Valores y virtudes. Verdades y mentiras" zikloa zuzentzen duen Madrilgo adingabearen denfentzaile ohiak bere buruari galdegin dio ia komeniko litzakeen hark lan egiten duen gazteren bati esatea, horien artean pederastak eta bortxatzaileak, euren etorkizuna begiratu eta benetan “bizirik jarraitzeak merezi ote duen edo ez”.
"Baietz uste dut. Kasuren batean egin dut, izan ere, justiziarekin bete beharrekoa beteko zuten, baina euren buruekin eta gizartearekin ez”, azpimarratu du Urrak. Horren aurrean, berreskuraezinak diren delitugile horientzat "paretik kentzea" irtenbide etikoa izan daitekeela uste du Urrak.
Bestalde egun gizartean dagoen ustelkeriaren aurrean, Urrak esan du "Pujol familiak" edo Maria Dolores Amoros CAMgo zuzendari nagusi ohiak jakingo dutela egindakoa "legez kanpokoa" edo, agian, "bidegabea" dela, baina euren ustez "merezita" izanda, "zuzena" zela irudituko zitzaien.
"La verdad y la mentira"-k zentratuko du Javier Urraren ziklo hau. Gainera, gaur hasi den Espido Freireren zikloan ere parte hartuko du psikologoak.