Gizartea -
Etxebarria parkean
Lau urteko ume bat zauritu da Bilboko barraketan
Ezbeharra 21:45 inguruan gertatu zen, Santurtziko haurra amarekin Bilboko Aste Nagusiko barrakez gozatzen ari zenean.
Erredakzioa
Santurtziko lau urteko ume batek zauri arinak egin zituen bart iluntzean Bilboko Aste Nagusiko barraketan, istripua izanda. Ezbeharra 20:40 aldera gertatu zen, haurra amarekin Bilboko Aste Nagusiko barrakez gozatzen ari zenean.
Umea (I.G.) Aerobaby Silvia barrakara (Matxinsalto izenaz da ezagunagoa) igo zen, eta, martxan jarri ostean, haurra zeraman gailua askatu eta lurrera erori zen.
Istripua izan baino ez, SOS Deiak zerbitzuari eman zioten gertatutakoaren berri, eta berehala bertaratu ziren anbulantzia bat eta Bilboko Udaltzaingoaren patruila bat. Lehen azterketa batean, osasun-langileek zauri arinak diagnostikatu zizkioten beso batean.
Udaltzaingoak barraka itxi du
Ezustekorik ez izateko, haurra Basurtuko Ospitalera eraman zuten, azterketa sakonagoa egitera, lesio larriagorik ez zuela baztertzeko. Beharrezko proba guztiak egindakoan, alta eman zioten.
Udaltzaingoak barraka itxi du, istripua zer dela eta gertatu zen argitzeko beharrezko txostena bukatu eta gertakari horrek eragindako kalteak konpondu arte.
Istripuaren lekukoa: “Bagoia bertikal geratu zen”
Istripuaren lekuko batek Radio Euskadiri esan dionez, bagoia "bertikal" geratu zen. Azaldu duenaren arabera, 3-4 metro irristatu zen, eta umeak heldu zion. "Gehien harritu ninduena -esan du- izan zen Udaltzaina heldu aurretik barrakak lau edo bost aldiz jarri zutela martxan".