Gizartea -

Lan istripua

Mekanikari bat hil da Oronozen,konpontzen ari zen kamioiak harrapatuta

Ezbeharra N-121-A errepideko atsedengunean gertatu da. 43 urteko mekanikari errioxarra konpontzen ari zen ibilgailuaren azpian harrapatuta gelditu, eta bertan hil da.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Mekanikari bat hil da Oronozen, lan-istripuz

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko mekanikari errioxar bat hil da larunbat honetan Oronozen gertatuko lan istripu batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Ezbeharra N-121-A errepideko Zozaia atsedengunean (39. kilometroa) gertatu da 17:24an. Antza denez, konpontzen ari zen kamioia gainera erorita hil da mekanikaria.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, kamioia eusten zuen aparailuak huts egin du eta kamioia gainera erori zaio mekanikariari.

Istripuaren tokira bertaratu dira suhiltzaileak, bi anbulantzia, Nafarroako Gobernuko helikoptero bat eta larrialdi zerbitzuetako langileak, baina langilea tokian bertan hil da.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak aztertzeko.

Gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Erakundera eraman dute eta bertan egingo diote autopsia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea