Gizartea -
Bilboko Aste Nagusia
Marijaiaren erreketak amaiera eman dio Bilboko Aste Nagusiari
Aste Nagusiaren ikurra, Marijaia, Areatzako zubitik udaletxe aurreraino eraman dute bart traineruan, eta Loreto Errasti aurtengo txupinera eta Asier Garcia pregoilaria ere bertan izan dira.
Erredakzioa
Bilboko Aste Nagusiaren azken egunean, Marijaia agurtzeko unea heldu da. Marijaiaren erreketarekin milaka pertsonek agur esan diote bart Bilboko jaiei.
Aste Nagusiaren ikurra, Marijaia, Areatzako zubitik udaletxe aurreraino eraman dute traineruan, eta Loreto Errasti aurtengo txupinera eta Asier Garcia pregoilaria ere bertan izan dira.
"Agur, Marijaia" abestiaren soinuarekin, besoak gora daramatzan ikurra sugarren artean erre da poliki-poliki.
Marijaia agurtu eta gero, iaz su artifizialen lehiaketa irabazi zuten Ourenseko Xaraiva pirotekniaren suekin amaitu dira bart Bilboko jaiak.