Gizartea -

Espainian

Papilomaren aurkako txertoak hiru lagun hil dituela salatu dute

Halere, Osasun Ministerioak berretsi egin du papilomaren kontrako txertoak "egokia izaten jarraitzen du, nahiz eta ondorio txarren bat eragin duen".

Alicia Capilla, Giza-Papilomaren kontrako Txertoaren kaltedunen elkarteko presidentea. EFE
Alicia Capilla, Giza-Papilomaren kontrako Txertoaren kaltedunen elkarteko presidentea. EFE
Alicia Capilla, Giza-Papilomaren kontrako Txertoaren kaltedunen elkarteko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza-Papilomaren kontrako Txertoaren kaltedunen Elkarteak (Aavp) salatu duenez, Espainian gaixotasun horren kontrako txertoak hiru neskato hil ditu eta 700 ondorio txar baino gehiago eragin du 2012ra arte; gainera, bost pertsonek auzitara jo dute txertoaren kontra.

Alicia Capilla Aavp elkartearen presidentea Mercedes Vinuesa Osasun Ministerioko Osasun Publikoko idazkari nagusiarekin bildu da, eta bileraren ondoren esan du Sendagaiaren Europar Agentziak "heriotza ekarri duten 150 jakinarazpen (txertoarekin lotuta) baino gehiago" jaso dituela.

"Espainian hiru neskato hil dira ustez txertoa jasota: bat Asturiasen, beste bat Valentzian eta hirugarrena Katalunian", zehaztu du Capillak.

Osasun Mnisterioak alde egin du

Halere, Osasun Ministerioak berretsi egin du papilomaren kontrako txertoak "egokia izaten jarraitzen" duela. Hori da behintzat Elena Andradas Osasun Ministerioko Osasun Promozioa eta Epidemiologiako idazkari nagusiak Aavp elkarteari helarazitako mezua.

Adradasek azaldu duenez, Ministerioak "zantzuak ikusita, txertoak egokia" dela pentsatzen jarraitzen du, nahiz eta "ondorio txarren" bat eragin izan duen, "ezohikoa". "Ez dago sendagairik ezta txertorik ere ehuneko ehunean kalterik eragiten ez duenik":

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Osasun albisteak gaur Txertoak