Gizartea -
Madrilgo artzapezpiku
Osoro Madrilgo artzapezpiku izendatu du aita santuak
Gainera, Antonio Cañizares Valentziako artzapezpikua izango da, Vatikanok ohar batean jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Frantzisko aita santuak Carlos Osoro izendatu du Madrilgo artzapezpiku, Antonio Maria Roucok bere karguari uko egin eta gero. Gainera, Antonio Cañizares Valentziako artzapezpikua izango da, Vatikanok ohar batean jakitera eman duenez.
Roucok 75 urteak gainditu ditu eta, ondorioz, erretiroaren adina iritsi zaio artzainari. Behin muga hori gaindituta, nahitaezkoa dute karguari uko egin eta horren berri ematea eta hortik aurrera, Aita Santuari dagokio onartu edo ez.
Osoro Castañedan (Kantabria) jaio zen 1945. Urtean eta 1973an apaiz izendatu zuten eta 1997ko otsailean Ourenseko artzapezpiku. Handik urte batzutara, 2002an, hain justu, Oviedoko artzapezpiku izendatu zuten eta 2009ko urtarrilaren zortzitik Valentziako elizbarrutira pasa zen.
Azken hau ordezkatzeko, bestalde, aita santuak Antonio Cañizares Valentziako artzapezpiku izendatu du. Cañizares Lloverak 68 urte ditu eta Utilen, Valentzian jaio zen 1945eko urriaren 15ean. Teologian doktorea da eta 1970ean Valentziako apaiz izendatu zuten.