Gizartea -

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa

Alboko esklerosiari aurre egiteko kanpaina Donostiara heldu da

200 bat lagunek dute gaixotasuna EAEn. Ur izoztuko pertzakadaren erronkak gaixotasuna ezagutzera emateko balio izan du, baina diru ekarpenak oraingoz urriak dira.

Hamarnaka pertsona busti dira Donostian ELAren alde. Argazkia: EiTB
Hamarnaka pertsona busti dira Donostian ELAren alde. Argazkia: EiTB
ELA gaitzaren kontrako kanpaina, Donostian

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka lagun "busti" dira Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten gaixoen alde, larunbat honetan, Donostiako Kontxa hondartzan. Gaurko erronka Euskadiko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren elkarteak (AdELA) antolatu du. Euskadin, 200 bat lagunek dute gaixotasuna.

Azken asteetan mundu guztian oihartzuna izan duen ur izoztuko pertzakadaren erronkari esker, gaixotasuna gizartean ezagutarazten ari dira.

Joxe Mari Arrazola AdELAko presidentea gustura agertu da, erronka horri esker gaixotasuna ezagunagoa delako. Dena den, aipaturiko kanpainaren helburua gaixotasuna ikertzeko dirua biltzea da, eta Euskadin momentuz 236 diru ekarpen jaso dituzte.

Euskadin bildutako dirua gaixoek beharrezkoak dituzten errehabilitazio saioetarako erabiliko da.

Bestalde, AdELA elkarteak antolatuta, beste herri ekimen bat egingo dute datorren astean Bilbon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea