Gizartea -

Hamarkadako datuak

EAEn Espainian baino lan istripu gehiago izan dira azken hamarkadan

2013an, 1.000 langileko 27,2 langile zauritu ziren EAEn lan ezbeharretan, eta Espainian, berriz, 23,7.

Gasteizen jazotako lan istripu baten irudia. Artxiboko irudia: EFE
Gasteizen jazotako lan istripu baten irudia. Artxiboko irudia: EFE
Gasteizen jazotako lan istripu baten irudia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Espainian baino lan istripu gehiago izan dira, batez beste, azken hamarkadan. Iaz, 1.000 langileko 27,2 langile zauritu ziren EAEn lan ezbeharretan, eta Espainian, berriz, 23,7.

EAEko Lan Harremanen Kontseiluak emandako datuen arabera, 2008. urteaz geroztik lan istripuen batezbestekoa jaitsi egin bada ere, Espainiakoa baino 5 puntu handiagoa da oraindik ere.

Industria sektoreak EAEn duen garrantziari egotzi dio 5 puntuko diferentzia hori EAEko Lan Harremanen Kontseiluak.

Lurraldez lurralde, Araban 1.000 langileko 32,7 zauritu ziren, Gipuzkoan 26,3 eta Bizkaian 26,2.

Hildako langileak

Lan ezbeharretan hiltzen diren langileen kopurua ere handiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan Espainian baino. 100.000 langileko 3,9 hil ziren EAEn, eta 3,2 Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak