Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Minbizia duen haurra ospitaletik ateratzeagatik atxilotutakoak, AN-n

Malagan atxilotu zituzten, Britainia Handiak igorritako atxilotzeko euroagindua dela medio. Medikuen baimenik gabe atera zuten haurra ospitaletik.

Minbizia duen haurraren gurasoak, epailearen aurrean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalean deklaratuko dute gaur burmuinean tumorea duen haurra ospitaletik ateratzeagatik atxilotutako guraso britainiarrek, Britainia Handiak haiek atxilotzeko euroagindua eman ostean.

Epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez, gurasoek 09:30etik aurrera deklaratuko dute Ismael Moreno epailearen aurrean.

Ashya King bost urteko haurra ospitalean ingresatuta zegoen, burmuinean duen tumorea dela eta, eta gurasoek, medikuaren baimenik gabe, ospitaletik atera bazuten ere, onik dago.

Adingabea Malagako ospitaleko haurrentzako Onkologia eremuan dago, Espainiako Poliziaren zaintzapean.

Espainiako Poliziak Velez-Malagan atxilotu zituen haurraren gurasoak, hotel batean, bertan zeudela ohartarazteko abisua jaso ondoren. Gurasoak Jehovaren lekukoak dira eta Marbella inguruan egoten omen dira sarri.

Ashya ospitaletik atera zutenean, adingabea elikadura makina bati lotuta zegoen. Makina horren bateriak gutxi irauten omen du, eta aldatzeko oso zaila da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Minbizia bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Gurasoak  gaur