Gizartea -

Hodei Egiluz

Hodeiren desagerpenagatik atxilotutako bi lagun aske utziko dituzte

Dena den, erabaki judizialak hor badaude ere, "oraingoz bi susmagarrietako batek berak ere ez du findantza ordaindu", beraz, atxilotuta jarraitzen dute.

Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea. Artxiboko irudia
Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea
Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz gaztearen desagerpenarekin lotuta atxilotutako bi pertsona aske geratuko dira, behin findantza orainduta, astearte honetan Amberesko fiskaltzak jakitera eman duenez. Hirugarren atxilotua iragan apirilaren 18an irten zen kartzelatik.

Abuztuaren 14an, bi atxilotuetako bat aske uztea erabaki zuen auzitegiak, zegokion fidantza ordaindu ostean. Bigarren susmagarria libre uztea, berriz, abuztuaren 29an adostu zen, baina honek ere fidantza ordaintzea adostuta.

Dena den, erabaki judizialak hor badaude ere, "oraingoz bi susmagarrietako batek berak ere ez du findatza ordaindu", beraz, atxilotuta jarraitzen dute, esan dute iturriek. "Behin fidantza orainduta, aske geratuko dira", gaineratu du.

Desagertu zen goizalean, diru-zorro bat eta telefono mugikor bat lapurtu zieten Hodeiri, eta ondoren, Poliziak hainbat pertsona topatu zituen gaztearen objekturekin.

Egiluz 2013ko apirilean joan zen Amberesera Createlli, bertako enpresan, praktikak burutzera. Haren arrastoa urriaren 19ko goizaldean galdu zen, zenbait lagunekin egon ostean, horiek agurtu eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea