Gizartea -
Munduko Saskibaloi Txapelketa
Bizkaia Arenako esataria aldatu dute, esaldi matxista bat esategatik
Esatariak hitz hauek esan zituen, animatzaileei agurra emateko: "Zorionekoa gau bat dreamcheer horietako batekin eman dezakeena!".
Erredakzioa
Barakaldoko BECen jokatzen ari den Munduko Saskibaloi Txapelketako esataria aldatzea erabaki du FIBAk, Carlos Olias de Lima kazetariak animatzaileei esaldi matxista bat zuzendu ondoren.
Esatariak hitz hauek esan zituen, animatzaileei agurra emateko: "Zorionekoa gau bat dreamcheer horietako batekin eman dezakeena!". Esaldi hori dela-eta "damututa" dagoela esan zuen atzo Olias de Limak Onda Vascan.
Dominikar Errepublikako eta Zeelanda Berriko saskibaloi taldeen partidaren ostean bota zuen esaldi hori, iragan asteartean. FIBAk berehala kaleratu zuen, eta dagoeneko Joxe Felipe Auzmendi kazetaria ari da BECeko Bizkaia Arenan Munduko Saskibaloi Txapelketako partidak animatzen, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.