Gizartea -

Fitero

Guardia Zibilaren kuartela lur-horniduran eraikitzea salatu dute

Fiteroko kuartela 1991n itxi zuten erabilera faltarengatik eta bizilagunek halako eraikinik ez dutela behar salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiteroko Peñahitero Bizilagunen Elkarteak Guardia Zibilaren kuartela lur-horniduran eraikitzea salatu du ostegun honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean.

Kuartela "eraiki ezin daiteken lur eremuan" dagoela jakinarazi du Eva Callejak, zuzkidura-lurzorua delakoan, eta, Antonio Rinconen arabera, berriz, eremu horretan Nafarroako Gobernuak eta Fiteroko Udalarek adostua, "Osasun Zentro" bat eraikitzeko proiektua zegoela. "Orain, bat-batean, proiektu hori desagertu eta kuartela eraiki dute", esan du.

Martxoaren 15ean jarri zuten kuartelaren lehen harria Barne ministroak eta Nafarroako presidenteak eta 2015eko udaberrian irekiko dela uste da. 15 Guardia Zibilek egingo dute lan bertan.

Fiteroko kuartela 1991n itxi zuten erabilera faltarengatik eta herriak halako eraikinik ez duela behar salatu du bizilagunen elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea