Gizartea -
2010. urtetik da sareko kide
Euskal kostaldeko Geoparkea, Munduko Sareko kide beste lau urtez
Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatuta eta Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute. 2010. urteaz geroztik da sareko kide.
Erredakzioa
Euskal Kostaldeko Geoparkeak "txartel berdea" eskuratu du eta, ondorioz, beste lau urtez mundu mailako geoparke izaten jarraituko du, alegia, UNESCOk babesten duen Munduko Geoparkeen Sareko kide.
Alemanian ostegun honetan egin den Geoparkeen Europako Sarearen 33. Koordinazio Batzarrean ezagutu dute ofizialki albistea Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzaileak eta Asier Hilario zuzendari zientifikoak. "Harro sentitu" dira Munduko Geoparkeen Sareen ebaluatzaileek egin duten txostenarerekin, izan ere, proiektuak argi erakusten du erakunte eta entitate publiko eta pribatu ezberdinen babes osoa eta konpromisoa dutela.
Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatuta. Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute Geoparkea. Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010. urteaz geroztik da sareko kide.