Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du Granadan

Gizonak eskopetarekin tiro egin dio emazteari, eta gero bere buruaz beste egiten saiatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko gizonezko batek ustez 65 urteko emaztea hil du Cullar Bazan (Granada) ehizarako eskopetarekin tiro eginda, eta gero bere buruaz beste egiten saiatu da.

Ikerketako eta 061 zerbitzuko iturriek jakitera eman dutenez, atzo izan zen gertakaria, 22:00ak aldera, bikotearen etxebizitzan.

Gizonezkoa zaurituta eraman zuten Cullar Bazako ospitalera, bere buruari aurpegian tiroa jo ostean.

Hilketa horrekin, dagoeneko 41 dira Espainiako Estatuan gizonezkoek hil dituzten emazte edo emazte ohiak, laurdenak Andaluzian.

Hildako emakumeetako hamaikak (Cullar Bazakoaren kasua argitzeko dago) jarrita zuten salaketa hiltzailearen kontra.

Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak iragarri du datorren astean talde parlamentarioak, gizarte, enpresa eta sindikatu alorreko elkarteak eta hedabideetako ordezkariak bilduko dituela emakumeen kontrako indarkeriaren fenomenoa aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea