Gizartea -
Useran
Ama batek ustez bi urteko semea hil du Madrilen
Haurraen amak hainbat pilula hartu ditu eta egoera larrian eraman dute erietxera.
Erredakzioa
Ama batek ustez bi urteko semea hil du labankadaz Useran, Madrilen. Haurra, oinetatik eta eskuetatik lotuta zegon. Haurraren amak pilula ugari hartu ditu eta egoera larrian dago.
Madrilgo Goi-Buruzagitzak eta Emergentzia taldeak jakitera eman duenez, gertaera arratsaldeko ordu biak eta erdi inguruan jazo da.
Larriladietan jaso duten telefono dei baten arabera, emakumezko bat etxeko balkoian zegoen eta bere buruaz beste egingo zuela esan du. Madrilgo suhiltzaileak bertaratu direnean, etxebizitzako atea ireki behar izan dute.
Etxeko bainugelan aurkitu dute haurra, haurren aldalekuan. Hainbat labankada zituen, toraxean batez ere eta bihotz eta arnas gelditzean zegoen. Haurra oinetatik eta eskuetatik lortuta zegoen.
Samurreko kideak haurra bizkortzen saiatu diren arren, ez dute lortu.
Bertaratu direnek adierazi dutenez, haurraren ama, 41 urteko emakumea, bainugelan zegoen, bainuontzian. Hainbat pilularen eraginez intoxikazioa zuen eta erietxera eraman dute.
Amak haurra hil izana hipotesi nagusiena izan arren, polizia krimenaren zergatiak ikertzen ari da.