Gizartea -

Istripua

Motor gidari bat larri zauritu da Markinan

Istripuaren ondorioz BI-633 errepidea moztu behar izan dute.

Motorzale bat larri zauritu da Markinan izandako istripuan

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor gidari bat larri zauritu da gaur goizean Markina-Xemeinen, auto batekin talka egin ondoren. BI-633 errepidean izan da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Goizeko hamarretarako hamar minutu falta zirenean izan da ezbeharra. Ford Focus auto batek eta Ducati 1199 motor batek talka egin dute, Trabakua gainean, Ondarroako noranzkoan.

Istripuaren ondorioz, 47 urteko gizonezko bat larri zauritu da eta helikopteroz eraman dute Galdakaoko erietxera.

Ibilgailuak errepidetik kendu bezain laster Ertzaintzak errepidea ireki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea