Gizartea -

Tratu txarrak

Gasteizen tratu txarrak jaso zituen 4 urteko umea, Aldundiaren esku

Foru erakundeak bere gain hartu du adingabearen zaintza. Ustez lesioak eragin zizkioten senar-emazteak aske utzi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak bere gain hartuko du Gasteizen ustez tratu txarrak jasotzeagatik ospitaleratuta dagoen 4 urteko mutikoaren zaintza.

Umearen aitak senar-emazte batzuen esku utzi zuen mutikoa, eta horiek dira ustez tratu txarrak eman zizkiotenak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, senar-emazteak asteon atxilotu dituzte, tratu txarrak ematea eta lesioak eragitea egotzita, baina aske geratu dira jada, epaile aurretik pasatu eta gero.

Gizonezkoari urruntze agindua ezarri diote, eta ezingo da adingabearengandik 200 metrora hurbildu. Emakumearen kasuan, ez dago argi oraindik neurririk ezarri dioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba