Gizartea -
Gaixoak paludismoa du
Ebolaren aurkako protokoloa bertan behera utzi dute Nafarroan
Nafarroako Ospitalean dagoen pazienteari ostegunean proba egin zioten eta negatibo eman zuen. Majadahondako Mikrobiologia Zentro Nazionalak negatiboa baieztatu du ostiral honetan.
Erredakzioa
Ebola birusaren kontrako protokoloa bertan behera utzi du gaur Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Nafarroako Ospitalean dagoen pazienteari ostegunean proba egin zioten eta negatibo eman zuen. Majadahondako Mikrobiologia Zentro Nazionalak negatiboa baieztatu du ostiral honetan.
Protokoloa ostegunean martxan jarri zuten ebola kasu posiblea baten aurrean. Nigeriatik itzuli berria zen gizon batek Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara jo zuen.
Nafarroako Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak gaixoari ebola proba egin zion eta negatibo eman zuen, baina paludimo azterketek positibo eman zuten. Gizonak Nafarroako Ospitalean jarraitzen du.
Osasun Departamentuak jakitera eman duenez, pazienteak paludismoari aurre egiteko tratamendua jasotzen ari da.