Gizartea -

Madril

Isidoro Alvarez El Corte Inglesen presidentea zendu da

Alvarez (79 urte) aurreko asteazkenean ospitaleratu zuten, arnasteko zailtasunak izan ostean.

Merkatal zentro kate ezagunaren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Merkatal zentro kate ezagunaren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Merkatal zentro kate ezagunaren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isidoro  Alvarez El Corte Inglesen presidentea hil da igande arratsaldean, asteazkenean ospitaleratu eta gero, enpresako zenbait iturrik EFEri baieztatu diotenez.

Alvarez Madrilgo Puerta del Hierro Unibertsitate Ospitalean egon da asteazkenetik, arnasa hartzeko zailtasunak zituela ospitaleratu baitzuten, eta ostiralera arte haren osasun egoerak hobera egin zuela zirudien.

Isidoro Alvarezen lana beti egon da Ramon Areces bere osabak sortutako enpresari lotuta. Arecesek El Corte Ingles erreferentzi bihurtu zuen nazioartean, merkataritza sektorean.

Alvarezek 18 urte zituen merkataritza zentroen kateko kide egin zenean, 1959an El Corte Ingles eta Induyco (arropa egiten duen enpresa, El Corte Inglesi lotuta) enpresen aholkulari izendatu zuten eta, 1989ko abuztuaren 2an Ramon Areces hil zenetik, El Corte Inglesen presidentea izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea