Gizartea -

Sari banaketa ekitaldia

EH Bilduk deitutako protesta batek Letizia erregina hartu du Donostian

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak sariak eta laguntzak banatzeko ekitaldia egin du Gipuzkoako hiriburuan. Dozenaka herritarrek txalo artean hartu dute erregina Victoria Eugenia antzokian.

Letizia erregina Donostian. Argazkia: EFE
Letizia erregina Donostian. Argazkia: EFE
Oihuen eta protesten artean hartu dute Letizia erregina Donostian

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) sariak eta laguntzak banatzeko ekitaldia egin du gaur, Donostian. Letizia erregina bertan izan da. Begiradak, ikusmina, txaloak eta oihuak uztartu dira erregina heldu den unean. Dozenaka herritarrek txalo artean hartu dute, baina EH Bilduk deitutako protesta batek txistuak jo dizkio.

Letizia 18:00ak aldera heldu da Victoria Eugenia antzokira; izan ere, sari banaketaren zeremonia bertan egin dute. Ana Mato Osasun ministroa lagun zuela bertaratu da.

Antzokiaren kanpoaldean, besteak beste, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua zain zituen Letiziak.

Txalo batzuk

Dozenaka lagun antzokiaren sarreran bildu dira erregina ikusteko, eta horietako batzuek txalo egin diote. Herritarren artean ikusmina nagusi zen; izan ere, sakelakoekin hari argazkia ateratzen saiatu dira.

Antzokira sartu baino lehen, Letiziak herritarrak agurtu ditu. Erakundeetako ordezkariek lagundu diote.

Protesta

Bitartean, errepidearen beste aldean, dozenaka manifestarik erreginaren presentziaren aurka protesta egin dute, "Herriaren erabakia errespetatu" lelopean.

Manifestariek txilibituak jo eta oihu egin dute: "Monarkia kanpora" eta "Demokrazia Euskal Herriarentzat". Ertzaintzak estu hartu ditu; izan ere, segurtasun-dispositibo zabala zegoen antzokiaren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak