Gizartea -

Ebola

Ebolarekin kutsatutako beste gaixo bat Espainiaratuko du Gobernuak

Manuel Garcia Viejo Sierra Leonako Lunsar hiriko ospitale bateko zuzendaria da, eta gaixo dagoela jakin duenean Espainiara eramateko eskatu du.

Manuel García Viejo mediku zuzendaria den ospitalearen irudia. EFE
Garcia Viejo Madrilera eramateko hegazkina Sierra Leonarako bidean da

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sierra Leonan ebola birusaz kutsatu den herritar bat Espainiaratuko dute Gobernuak datozen orduetan.

Espainiaratuko duten gizonezkoa Manuel Garcia Viejo da, Sierra Leonako Lunsar hiriko San Juan de Dios ospitaleko zuzendaria. Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Espainiara joateko nahia agertu du gaixoak.

Ebolaz kutsatutako gaixoa astelehen goizaldean iritsiko da Defentsa Ministerioaren hegazkin batean Espainiara, eta Madrilgo Carlos III.a ospitalera eramango dute.

Manuel Garcia Viejo San Juan de Dios ordenako kide beteranoa da, eta 52 urte daramatza ordenan. Halaber, Afrikan 30 urte igaro ditu eta azken 12 urteak Lunsar hiriko ospitalean egin ditu.

Gobernuak Espainiaratzen duen ebolaz kutsatutako bigarren herritarra da. Miguel Pajares izan zen lehena. Herriratu eta egun batzuk geroago Madrilgo Carlos III.a ospitalean hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea