Gizartea -

Ebola

Ebolarekin kutsatutako espainiarra goizaldean iritsiko da Madrilera

Gobernuak Espainiaratzen duen ebolaz kutsatutako bigarren herritarra da. Jatorriz Leongoa den 69 urteko gizonezkoa Carlos III.a ospitalera eramango dute.

Manuel García Viejo mediku zuzendaria den ospitalearen irudia. EFE
Garcia Viejo Madrilera eramateko hegazkina Sierra Leonarako bidean da

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Garcia Viejo Sierra Leonan ebola birusaz kutsatutako erlijioso eta medikua goizaldean iritsiko da Madrilera.

Jatorriz Leongoa den 69 urteko gizonezkoa daraman Espainiako Aire Armadaren hegazkin medikalizatua igande arratsaldean atera da Sierra Leonako Freetown aireportutik.

Madrilera iritsitakoan Osasun langileek artatuko dute, eta gero segurtasun protokoloari jarraituz, Madrilgo Carlos III.a ospitalera eramango dute.

Gobernuak Espainiaratzen duen ebolaz kutsatutako bigarren herritarra da. Miguel Pajares izan zen lehena. Herriratu eta egun batzuk geroago Madrilgo Carlos III.a ospitalean hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea