Gizartea -

Hezkuntza

Epaileek baliogabe utzi dute Balearretako hezkuntza eredu hirueleduna

Balear Uharteetako Gobernua unibertsitateari kontsulta egitera behartuta zegoela ebatzi du Justiziak.

Balearretako unibertsitatea. EiTB
Balearretako unibertsitatea. EiTB
Balearretako unibertsitatea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du erkidego horretako ikastetxeetan hezkuntza sistema hirueleduna ezarri zuen dekretua, Gobernuak Balearretako Unibertsitatearekin (UIB) kontsultatu barik onartu zuelako.

Auzitegiaren esanetan, CCOO, STEI eta UGT sindikatuek salaketa jarri zuten Balearretako Gobernuak iazko apirilean onartutako dekretuaren aurka, eta epaileek arrazoia eman diete hiru kasuetan.

Epaileek ebatzi dutenez, Balearretako Gobernua unibertsitateari kontsulta egitera behartuta zegoen, Autonomia Estatutuaren arabera erakunde hori kontsulta organoa baita kataluniar hizkuntzaren arloko erabakietarako.

Exekutiboak azken ikasturtean ezarri zuen hirueletasuna, eta harrezkero gatazka ugari sortu dira hezkuntzaren sektoreko eragileekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea