Gizartea -

C hepatitisa

'Sovaldi' sendagaia finantzatuko du Osasun Ministerioak

Osasun Ministerioa Gilead konpainiarekin akordio batera heldu da. Horrela, C hepatitisari aurre egiteko botika finantzaketa publikoan barneratu ahal izango dute eta "medikuen eskuetan" egongo da.

Ana Mato Osasun ministroa Santiagon. Argazkia: EFE
Ana Mato Osasun ministroa Santiagon. Argazkia: EFE
Ana Mato Osasun ministroa Santiagon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioa Gilead konpainiarekin aurreakordio batera heldu da. Horrela, C hepatitisari aurre egiteko sofosbuvir sendagaia ('Sovaldi' izenarekin merkaturatzen da) finantzaketa publikoan barneratu ahal izango dute eta "medikuen eskuetan egongo da behar duten pazienteei errezetatzeko".

Akordioaren berri emango die Ana Mato Osasun ministroak erkidegoei Santiagon, Osasun kontseilarien bilera informalean. Proposamena Sendagaien Salneurri Batzordean aurkeztuko dute, urriaren 1ean, behin betiko onartzeko. Horrela, botika datozen asteetan finantziazio publikoan egongo litzateke.

"Ministerioa lanean ari da, eta sendagai berria sartuko duen Europako aurreneko herrialdea izango gara", bermatu du ministroak 'BioSpain 2014' biomedikuntzaren azokan parte hartu eta gero.

Eraginkorra

Sendagaia, Janssen enpresak merkaturatzen duen 'Olysio' (simeprevir) botika bezalaxe, C hepatitisaren aurkako tratamendu berria da. 'Olysio' abuztuaren 1ean finantziazio publikoan barneratu zuten. Biek eraginkortasun handia dute.

Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, sistema publikoan barneratzea onartu eta gero, Txosten Terapeutikoak (IPT) pazienteen taldea zehaztuko du, eta baita sendagaia erabiltzeko irizpideak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua bideoak Gaixotasunak argazkiak Osasun albisteak gaur Sendagaiak albisteak