Gizartea -
Gasteiz
Guraso batzuk inputatu dituzte, umetxoa gauez bakarrik uzteagatik
Hain zuzen ere, abandonu delitu bat egotzi die Ertzaintzak. Auzokide batek deitu zion Poliziari.
Erredakzioa
Ertzaintzak abandonu delitu bat inputatu die guraso batzuei Gasteizen, 4 urteko semea gauez bakarrik uzteagatik.
Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, auzokide batek Ertzaintzari deitu zion larunbatetik iganderako goizaldean, 03:30ean, Gasteizko erdiguneko etxebizitza batean ume bat bakarrik zegoela ohartarazteko.
Patruila bat bertaratu zen, eta agente bat leiho batetik sartu zen etxebizitzara. Poliziak umea bakarrik zegoela egiaztatu zuen, eta suhiltzaileei deitu zieten, adingabea jaisteko.
Zerbitzu sozialek senide batzuen esku utzi zuten haurra, eta, handik gutxira, Ertzaintzak gurasoak topatu zituen eta abandonu delitu bat leporatu zien.