Gizartea -
Nafarroako Parlamentua
Osasunbidea hobetzea 'premiazkoa' dela adierazi du Rubiok
Marta Vera Osasun kontseilariaren esanetan, Osasunbideko zuzendari ohiak "ez zuen lortu ohitzea" Administrazioko lanera.
Erredakzioa
Juan Jose Rubio Osasunbideko zuzendari ohiaren hitzetan, zerbitzua hobetzea "posiblea, beharrezkoa eta premiazkoa" da. "Erabat eraldatu" beharko litzatekeela erantsi du.
Rubiok agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuaren batzordean bere dimisioaren inguruan azalpenak emateko. Osasunbideko kalitatea eta profesionalen lana goraipatu ditu zuzendari ohiak, baina "metamorfosi sakona" behar duela ohartarazi du, "zenbait gauza ongi egitearekin ez baita nahikoa".
Marta Vera Osasun kontseilaria. Argazkia: EFE
Bestalde, defizit helburua betetzea beharrezkoa den honetan Rubiok "ez zuen lortu ohitzea" Administrazioko lanera, esan du Marta Vera Osasun kontseilariak.
UPNk ez beste gainerako talde politiko guztiek eskatuta egin du Verak agerraldia Nafarroako Parlamentuko batzordean, Rubioren ostean. Osasunbideko zuzendari ohiaren esanetan, "zuzendaritzaren erresistentzia" izan zuen hasieratik, "batzuetan logikoa eta beste batzuetan onartezina".