Gizartea -
Trafikoa
Bost lagun zauritu dira A-8an, bost ibilgailuren arteko istripuan
Ezbeharra Ortuella parean eta Bilboko noranzkoan izan da. Autobidea itxita egon da tarte batez eta auto-ilara luzeak egon dira.
Erredakzioa
Bost lagun zauritu dira gaur A-8an Ortuella (Bizkaia) parean eta Bilboko noranzkoan jazo den istripu batean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 09:30ean jazo da, Bilboko noranzkoan zihoazen bost ibilgailuk talka egin dutenean. Istripua izan duten ibilgailuen artean autobus bat egon da.
Zaurituetako bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte eta beste hirurak, Barakaldoko San Eloyra. Ertzaintzak ez du zauritutakoen larritasunaren berri eman.
Istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu Bilboko noranzkoan eta ordu erdiz itxita egon da autobidea. 10:00etan, errei bat zabaldu dute, eta zirkulazioa 11:30ean etorri da bere onera, istripua izan duten ibilgailuak bidetik kendu dituztenean.