Gizartea -

Bizkaiko Lurralde-auzitegia

Getxon gazte bat hil zuen akusatuari 15 urteko zigorra ezarri diote

26 urteko I.O.C. zigortu du Bizkaiko Lurralde-auzitegiak. Iaz, maiatzean, akusatuak gazte bat hil zuen etxabe batean egindako festan borroka egin eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko I.O.C.-ri 15 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Bizkaiko Lurralde-auzitegiak. Akusatuak gazte bat hil zuen Getxon, etxabe batean egindako festan borroka egin eta gero. Gertakariak maiatzean jazo ziren iaz.

Epaiketa irailaren 15ean hasi zen. Herri-epaimahaiak gaztea erruduntzat jo zuen aldeko zortzi botorekin eta kontrako bakarrarekin. Maiatzaren 4tik 5terako goizaldean jazo ziren gertakariak, Getxoko lonja batean festa bat egin eta gero. Biktimak eta akusatuak borroka egin zuten. Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, akusatuak biktima guraize batzuekin sastatu zuen.

Epaimahairen erabakiaren ostean, Ministerio Publikoak akusatuarentzat 14 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen hilketa delitu batengatik. Bestalde, 20 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen akusazio partikularrak. Azkenik, defentsak absoluzioa eskatu zuen.

Borroka etxabe batean

Akusatuak eta biktimak etxabe batean borroka egin zuten eta elkarri eraso egin zioten, epaiaren arabera. Geroago, lonjatik at "hil egingo zaitut" garrasi eginez guraizeak sartu zizkion inputatuak biktimari. Gaztea berehala hil zen. Arma gertuko lantoki batera bota zuen erasotzaileak.

Gainera, zigortua ezin izango da 20 urtez biktimaren senitartekoengana hurbildu. Biktimaren senide batentzako 120.000 euroko kalte-ordaina ezarri dute eta 60.000 euro beste batentzako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo albisteak