Gizartea -
Istripua
Lagun bat zauritu da Getxon izan den auto istripuan
Auto ilara luzeak izan dira BI-637 errepideian, Bilborako noranzkoan, eta Ertzaintzak zirkulazioa erregulatu behar izan du.
Erredakzioa
Pertsona bat arin zauritu da Getxon izan den trafiko istripuan. Lau ibilgailuren artean izan da istripua, Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Gurutzetako erietxera eraman dute zauritua.
Lau ibilgailuren artean izan da istripua. Volkswagen Polo bat, Volkswagen Golf bat, BMW X3 bat eta Toyota Auris bat. Goizeko zortzietarako hamar minutu falta zirenean izan da ezbeharra, BI-637 errepidean, Bilborako noranzkoan.
Auto ilara luzeak izan dira, ezkerrekoa erreila moztu baitute, eta Ertzaintzak zirkulazioa erregulatu behar izan du. Herri Lanetarako langileek errepidea garbitu dutenean errepidea erabat ireki dute.