Gizartea -

Zorigaitza itsasoan

Iruñeko familia ezagun bateko semeak ziren Zarautzen hildakoak

Nafarroako hiriburuko Guibert burdindegi ezaguna senitartekoena da. Anaia gazteena, gainera, Bideko Ama Birjina Ospitalean pediatra zen.

Bi anaiak artatu zituzten medikuek, baina ezin izan zuten ezer egin bizia salbatzeko.
Samina nagusi Iruñean, atzo Zarautzen gertatutakoagatik

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patuak Zarautzen, gogoko kirola egiten, hiltzera eraman zituen Javier eta Andres Guibert Valencia anaiak. Sortzez iruindarrak ziren, anaia nagusia Madrilen bizi bazen ere. Oso ezagunak ziren Nafarroako hiriburuan, familiak burdindegi bat (Guibert burdindegia) baitzuen Merindade plazan.

Anaia gazteena, Javier Guibert (44 urte), pediatra zen, Bideko Ama Birjinia Ospitalean. Jaioberrien Zainketa Berezien Gelan lan egiten zuen. Kooperazio munduan ibilitakoa, Bolivian aritu zen Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundearekin. Lau seme-alabaren aita zen.

Andres Guibert (46 urte), berriz, ekonomista zen, eta enpresa bat zuen Internet bidez ekintzaile berriei aholkularitza emateko.

Biak ala biak Iruñeko familia ezagun bateko kide ziren, sei seme-alabaren artean 2.a eta 3.a, hurrenez hurren. Jesuitetan ikasi zuten biek, eta Iruñeko erdiguneko Merindade plazan dagoen Guibert burdindegiko jabeen senitartekoak ziren.

Gaur helduko dira bi anaien hilotzak Iruñera, eta han ehortziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zarautz Surfa Zarauzko hondartza albisteak