Gizartea -

2014ko Nobel Sariak

'Burmuineko GPS'aren aurkikuntzak eraman du Medikuntzako Nobel Saria

“Burmuinean posizionamendu sistema eratzen duten zelulen inguruan egindako aurkikuntzengatik” saritu dituzte John O'Keefe eta May-Britt Moser eta Edvard I. Moser senar-emazteak.

Medikuntza Nobel saridunak. EFE.
Medikuntza Nobel saridunak. EFE.
Medikuntza Nobel saridunak. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Medikuntzako Nobel Saria May-Britt Moser eta Edvard I. Moser senar-emazteei eta John O’Keeferi ematea erabaki dute gaur Suedian, "burmuinean posizionamendu sistema eratzen duten zelulen inguruan egindako aurkikuntzengatik", Karolinska Institutuak iragarri duenez.

Batzordeko ordezkariek gaur goizean emandako azalpenen arabera, saridunek 'garuneko GPS'a aurkitu dute. "Espazioan non gauden eta nora joan nahi dugun jakitera" laguntzen dute ikertzaile horien lanek. O'Keefek 1971. urtean aurkitu zituen posizionamendu sistema horren aurreneko osagaiak. Egongela bateko txoko batean arratoi bat utziz gero, hipokanpoan dauden zelula zehatz batzuk aktibatu egiten zirela eta, era berean, animalia tokiz aldatuz gero, beste zelula batzuk aktibatzen zirela aurkitu zuen O'Keefek.  Hiru hamarkada geroago, 2005. urtean, May-Britt eta Edvard I. Moser senar-emateek beste osagai garrantzitsu bat aurkitu zuten. Beste zelula batzuek espazioan kokatuta egon ahal izateko sistema koordinatu bat sortzen zutela atzeman zuten.

Nobel sariak

Nobel sariak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nobel sariak albisteak