Gizartea -

Prebarikazioa

Silva epailea 17 urterako inhabilitatu dute 'Blesa auzia' dela eta

Etengabeko prebarikazioagatik eta Caja Madrilen presidente ohia kartzelatzeko helburu bakarrarekin jokatzeagatik zigortu dute.

Elpidio Silva epailea. Argazkia: Efe
Elpidio Silva epailea.
Elpidio Silva epailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Justizia Auzitegi Gorenak 17 urte eta erdirako inhabilitatu du Elpidio Silva epailea etengabeko prebarikazioagatik eta "ezohiko arrazoiengatik" Miguel Blesa Caja Madriden presidente ohia kartzelatzeko helburu bakarrarekin jokatzeagatik.

Aretoko presidenteak boto partikularra eman du, baina gainerako biek berretsi dute prebarikazio delitua egin zuela norbanakoaren askatasunaren kontra. Hala, 6.300 euroko isuna ordaindu beharko du, eta 10.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Gerardo Diaz Ferran CEOEren presidente ohiari.

Gainera, epaileen arabera, Silvak "helburu bat" jarraitu zuen hasieratik, Miguel Blesa kartzelatzea, hasieran 2,5 milioi euroko bermepean, eta baldintzarik gabe, hamabost egun geroago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea