Gizartea -

Ebola

Azalpenak emateko agerraldia egingo du Ana Matok Kongresuan

Osasun ministroaren agerraldia eskatu dute oposizioko talde guztiek, baina azkenean Matok berak eskatuta agerraldia egingo du, ebolaz kutsatutako erizainaren inguruan azalpenak emateko.

Ana Mato Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Ana Mato Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Ekaitz politiko eta soziala sortu du Madrilgo ebola kasuak

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato Osasun ministroak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, ebolari aurre egiteko Gobernuak hartutako neurrien berri emateko. Agerraldia ministroak berak eskatuta egingo du.

Matoren agerraldia egiteko eskaera dagoeneko erregistratu dutela jakitera eman du Osasun Ministroak.

Ebolaz kutsatutako erizainaren inguruan azalpenak emateko Matoren agerraldia eskatu dute oposizioko talde politiko guztiek. Era berean, erantzukizunak zuritzeko eskatu dute.

Erizainaren kasuaren berri izan bezain laster, astelehenean, Matok emandako azalpenak kritikatu dituzte osasun zerbitzuetako bozeramaileek. Kutsadura gertatzeko segurtasun protokoloetan zerbait huts egin duela argi  dute guztiek. Bestalde, gardentasuna eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea