Gizartea -
Nazioarteko saria
Nanoskopiaren fundatzaileei eman diete Kimikako Nobel Saria
Teknika horri esker bide berriak ireki zituzten kimika eta biokimika alorretan, molekulak ikusteko aukera ematen duelako.
Erredakzioa
2014ko Kimikako Nobel Saria nanoskopiaren oinarriak ezarri zituzten bi estatubatuarri eta alemaniar bati egokitu zaie. Teknika horrek bide berriak ireki ditu kimika eta biokimika alorretan, molekulak aztertzeko aukera ematen duelako.
Suediako Zientzien Akademiak azpimarratu duenez, Stefan W. Hell alemaniarrak eta Eric Betzig eta William E. Moermer estatubatuarrek bereizmen handiko mikroskopio fluoreszenteak garatzen lagundu dute, mikroskopia optikoa dimentsio berri batera eramanda.
Horien aurkikuntzei esker, Ernst Abbek 1873an egindako ekuazioa gainditzea lortu dute. Izan ere, argiaren uhinen luzeraren ondorioz bereizmen mikroskopikoa asko jota 0,2 mikrometrokoa zela ondorioztatu zuen zientzialariak, eta nanoskopiak muga hori gainditzea lortu du.