Gizartea -

Hezkuntza

Sindikatuek eta patronalak akordioa lortu dute itunpeko eskolen auzian

Akordioak 'hitzarmena bere osotasunean berreskuratzea' eta 'murrizketak saihestea' ahalbideratuko du, ELAren arabera.

Gatazkak iraun duen bitartean langileek hainbat protesta egin dituzte. Artxiboko irudia: EFE
Gatazkak iraun duen bitartean langileek hainbat protesta egin dituzte. Artxiboko irudia: EFE
Gatazkak iraun duen bitartean langileek hainbat protesta egin dituzte. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatua eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) itunpeko eskoletako patronalak oinarrizko akordio batera heldu dira hiru urteko lan gatazkari amaiera emateko, ELA sindikatuak iragarri duenez.

Itunpeko eskoletan % 58ko ordezkaritza dauka ELA sindikatuak, eta akordio horren bidez "hitzarmena bere osotasunean berreskuratzea" eta "murrizketak saihestea" espero du. Are gehiago, lan erreformari aurre egiteko eta enpleguan egonkortasuna izateko balioko duela nabarmendu du.

Ezustekorik ezean, ELA sindikatuak eta Kristau Eskola eta AICE patronalak bihar sinatuko dute akordioa, eta honela denboran luzatu den lan gatazkari amaiera jarriko diote.

Azken ikasturtean, ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek mobilizazioak bultzatu eta lanuzteak egin dituzte sektoreko hitzarmena aplikatzea eta, Jaurlaritzak egindako murrizketen ondotik, langileen soldatari kendutako zatiak ordaintzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna