Gizartea -
Eztabaida
'Ahaztua izateko eskubidea' eztabaidagai izango dute 28ek
28ak EBko datu babeserako zuzentarau berria adosten ari dira. Ahaztua edo ezabatua izateko eskubidea onartzen da bertan espresuki, eta hori aurrera eraman ahal izateko baldintzak zehazten dira.
Erredakzioa
Europar Batasuna osatzen duten hogeita zortzi herrialdeetako Justizia ministroak Interneten 'ahaztua izateko eskubidea' eta horrek adierazpen askatasunean izan dezakeen eragina izango dituzte eztabaidagai gaur. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Google Espainia auziaren inguruan hartu zuen erabakiaren harian etorri da eztabaida.
28ak EBko datu babeserako zuzentarau berria adosten ari dira, eta gaurko eztabaida horren harian egingo dute. Zuzentarau berriak interneten ahaztua edo ezabatua izateko eskubidea onartzen du espresuki, eta hori aurrera eraman ahal izateko baldintzak zehazten ditu.
Google Espainia auzia maiatzean eman zen ezagutzera, eta ahaztua izateko eskubidearen inguruan sortu zen. Jada beharrezkoa ez den informazioa ezabatzea eska diezaiekete herritarrek bilatzaileei.
Hala ere, ezabatua izateko eskubideak adierazpen askatasunari eragina diezaiokeela uste dute hainbat herrialdek, eta egun Presidentetza bere esku duen herrialdeak, Italiak, txostena prestatu du.
“Bilaketa baten helburua adierazpen askatasuna babestea ez dela erabili izan da, nahiz eta egiazkotasuna elementu garrantzitsua izan. Bilaketak egiterakoan ahaztua izateko eskaeren aurrean, posible da adierazpen askatasunak garrantzi gutxi izatea”, jaso dute Italiak aurkeztutako dokumentuan.