Gizartea -

UNICEF

Hamar minutuko nerabe bat hiltzen da munduan indarkeriaren ondorioz

15-19 urte bitarteko 70 milioi neskatok indarkeriaren biktimak izan direla aitortu dute, UNICEFek azaldu duenez. Indarkeria horrek munduan duen "onarpena" salatu du erakundeak.

Neskato bat Nidia White emakumeentzako zentroan, Puerto Cabezasen (Nikaragua). Argazkia: EFE
Neskato bat Nidia White emakumeentzako zentroan, Puerto Cabezasen (Nikaragua). Argazkia: EFE
Neskato bat Nidia White emakumeentzako zentroan, Puerto Cabezasen (Nikaragua). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar minutuko nerabe bat hiltzen da munduan indarkeriaren ondorioz, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak (UNICEF) ostiral honetan salatu duenez. Neskatoaren Nazioarteko eguna ospatuko dute larunbat honetan.

15-19 urte bitarteko 70 milioi neskatok indarkeriaren biktimak izan direla aitortu dute, UNICEFek azaldu duenez. Indarkeria horrek munduan duen "onarpena" salatu du erakundeak.

UNICEFen arabera, 15-19 urte bitarteko 84 milioi nerabek senarraren edo bikotekidearen bortxa emozionala, fisikoa edo sexuala jasan dute ezkonduta egon direnean. Gainera, 700 milioi emakume baino gehiago 18 urte bete baino lehenago ezkondu dira.

Munduko 205 bat milioi emakume 15 urterekin ezkondu ziren. 20 urtez beherako 120 bat milioi neskato sexu-indarkeriaren biktimak izan dira, NBEko agentziaren esanetan.

Afaria erre edo etxetik ateratzea

Sexu-harremanak izateari uko egitea, afaria erretzea, baimenik gabe etxetik ateratzea edo eztabaidatzea emakumeen aurkako indarkeria justifikatzeko arrazoiak dira 15-19 bitarteko munduko neskatoen ia erdiarentzat, UNICEFen arabera.

Funtsa #EndViolence ekimenarekin lanean ari da 2013ko uztailaren 31z geroztik. Haurren aurkako indarkeriarekin amaitzeko ekintza kolektiboa da. Munduko 70 herrialdek ekimenarekin bat egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Umeak azken ordukoa